EUSKADIKO ESKOLARTEKO XXXV. JOKOETAKO ALEBIN MAILAKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA.

(2016ko maiatzaren 28tik 29ra jokatua, Bilbon).

 

 

 

            Larunbatean eta igandean jokatu zen Bilboko Txurdinaga Kiroldegian (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak antolaturik, Euskal Xake Federakuntzaren lankidetzarekin.

 

            12 urtez azpiko 10 jokalarik parte hartu zuten (2004an jaiotakoak bakarrik onartzen ziren), 5 txandatan. Iaz ere 10 jokalari izan ziren. Jokalari bakoitzak 55 minutuko denbora izan zuen partida osatzeko, gehi 5 segundo jokaldiko.

 

            2008an Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen jokalari nafarren parte hartzerik ez onartzea. Hau izan da, beraz, jokalari nafarrik gabeko bederatzigarren Txapelketa.

 

             AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Aitor Gonzalez Rodriguez (Bizkaia) – 3’5 puntu.

2)    Hugo Pelegrin Gomez (Araba) – 3’5 puntu.

3)    Inko Martinez Adarraga (Gipuzkoa) – 3’5 puntu.

4)    Karan Singh Ahumada (Bizkaia) – 3’5 puntu.

5)    Mencia Montes Gimenez (Bizkaia) (1.315) – 3 puntu.

6)    Iker Martinez Dominguez (Gipuzkoa) – 2’5 puntu.

7)    Maialen Bilbao Peinado (Bizkaia) (1.256) – 2 puntu.

8)    Laura Fernandez de Aranguiz (Araba) – 1’5 puntu.

9)    Iñaki Ogueta Burgaleta (Araba) – Puntu bat.

10) Miriam Apellaniz Perez (Gipuzkoa) – Puntu bat.

 

Mencia Montes Gimenez bizkaitarra alebin mailako Euskadiko emakumezko xake txapelduna izan da.

 

            BIZKAITARRAK NAGUSI.

 

            Infantil mailan gipuzkoarren nagusitasuna izan bazen alebin mailan bizkaitarrak izan ziren nagusi. Sestao Xake Taldeko Aitor Gonzalez Rodriguez bizkaitarra geratu zen txapeldun. Euskadiko neska txapelduna ere bizkaitarra da: Mencia Montes Gimenez (Bilboko Conteneo taldean jokatzen du).

 

            Hugo Pelegrin Gomez arabarrak azkeneko partida galdu zuen Karan Singh Ahumada bizkaitarraren aurka. Horrek txapelketa irabaztea galarazi zion.

 

            AZKENEKO TXAPELDUNAK.

 

            2004. urtean: Iñigo Camara Gil (Araba).

2005. urtean: Jorge Tapia Santamaria (Araba).

            2006. urtean: Asier Pedrera Busselo (Gipuzkoa).

            2007. urtean: Aizbeltz Buiza Prieto (Bizkaia).

            2008. urtean: Beñat Lomas Romero (Araba).

            2009. urtean: Ander Salgado Quesada (Araba).

            2010. urtean: Ramon Elduaien Etxabe (Gipuzkoa).

            2011. urtean: Jon Lagos Lejarraga (Bizkaia).

            2012. urtean: Alberto Garcia Martinez de la Hidalga (Bizkaia); Alicia Cuber Caballero (Araba), neska txapeldun.

            2013. urtean: Adrian Martinez Fernandez (Bizkaia); Irati Valgañon Setien (Bizkaia), neska txapeldun.

            2014. urtean: Patxi Moreno Estebanez (Gipuzkoa); Sara Barandiaran Oliveras (Gipuzkoa), neska txapeldun.

            2015. urtean: Ivan Iturralde Etxeberria (Gipuzkoa); Irene Garcia Bolaños (Bizkaia), neska txapeldun.

            2016. urtean: Aitor Gonzalez Rodriguez (Bizkaia); Mencia Montes Gimenez (Bizkaia), neska txapeldun.

 

            2016-05-29.

 

            Iturria: “http://www.xake.net/2016-fva/6EHT_CAMP-EUS-ESCOLARES/2016-05-28_29%20Alevin%20resultados.html” webgunea.